top of page

Hamarratz, Euskara Herria Josten

 

ZER DA?
Auzolanez egindako joste-lana da Hamarratz, artelana-auzolana.
Txikitasunetik handitasunera, Euskararen Herriko lau puntu kardinaletan jositako ohial zatiaz egindako panpin erraldoia izango da. Hamaika beso eta hanka izango dituen Hamarratz panpinak, euskaraz bizi, ikasi, abestu, maitatu, amestu ... nahi duen herria irudikatuko du.

  • Euskararen herria bakarra den arren, euskararen herriek osatzen dugu. Ekimen honekin herri horiek josi eta ezberdinak izan arren, denok elkartuta Euskal Herria osatzen dugula erakustea.

     

  • Nafarroa Garaiko eremu diskriminatuko (“Vascuencearen Legeak” horrela ezarrita) egoera Euskal Herri osora zabaltzea. Honekin batera legez euskaraz ikastea debekatuta dagoen gainontzeko eremuetako egoera ere zabaltzea.

     

  • Jasotako atxikimendua handituz joango den Hamarratz panpinean irudikatzea.

 

 

Nondik dator?

 

 

Euskara Herria Josten dinamikaren barruan abiatu zuten eremu “ez euskaldun" gisa izendaturik dagoen lurralde nafarreko hainbat herritarrek, diskriminatua dagoen eremuko bizilagunak, alegia.

 

Haien asmoa, euskararen herriaren metafora bat irudikatzea zen eta Angela Moreno artista nafarraren laguntzaz, beti hazten joango den figura amorfoa osatzeko proposamena luzatu diote herritar orori.

 

 
HELBURUAK
  • Dinamika honen helburu nagusia, euskarak euskararen herri osoan bizi dituen muga linguistikoak azaleratzeaz gain, muga hauek euskaldun guztion artean gainditu eta desagerrarazi behar ditugunaren hausnarketa mahai gaineratzea da. Euskara maite eta bizi dugun orok dugu zerbait euskarari josteko, milaka aurpegi, kolore, forma eta testura izan ditzakeen milaka zatitxo.

     

  • Herri eta txoko ezberdinetan jositako zatiak jasotzea eta josiz panpina handi, koloretsu eta bakarra osatzea. Modu horretan euskararen txoko eta herri ezberdinetako ekarpenak elkartzea eta euskararen herri anitza panpina erraldoian irudikatzea.

 

bottom of page